Berriak

Hileko
elkarrizketa:





Alde Zaharra
Historia, 3D mapak, Eskulturak...

Web: Quod Sail

URTEKO MERKATARIAREN SARIA

Dagoeneko badakigu zein izan den aukeratua aurten, “Urteko Merkatariaren Saria” jasotzeko.
Alde Zaharra Dendak elkarteko merkatariek Maite Perfumeria eta Estetika establezimenduari eman nahi izan diote saria. Hain zuzen ere, sari honek kalitatezko merkataritzaren alde egindako lana eta gaitasuna aitortzen ditu. Hogeita hamabost urteotan egin duen ibilbide eredugarriari esker, gure herriko establezimendu profesional eta hurbil-hurbileko baten adibidea da.
Ezeiza Gozotegia eta Alejandro Goya Harategia dira, Maiteren ondoren, merkatariek sarirako aukeratutako beste bi hautagai.
Tolosako alkate Jokin Bildarratzek urriaren 2an emango dio saria Maite Jimenezi, Udaletxeko Batzar Aretoan, iluntzeko 8:15ean, bertan parten hartu nahi duten merkatari eta adiskideen aurrean.

ZORIONAK MAITE!!



a

SAN JOAN SUSTAPENA
Uztailaren 3an, ostirala, eman zen Alde Zaharra Dendak elkartearen San Joan promozio saria. Hain zuzen ere, bi lagunentzat asteburua Zumaiako talasoterapian, gastu guztiak ordainduta.
 Argazkian, ezkerretik eskuinera ageri dira: Itxaropena Elordi –Elkarteko lehendakaria-, Agustin Ruiz –sariduna- eta Cecilia Bronte, Bronte farmaziakoa –txartel sariduna bete zen establezimendua-. Zorionak Agustin Ruizi.


a

EGUBERRIETAKO SUSTAPENA

ZORIONAK!!

EGUBERRIETAN ALDE ZAHARRA DENDAK ELKARTEAK EGIN DUEN SUSTAPENAREN SARIA, RENAULT ETXEKO DACIA SANDERO AUTOMOBILA, TOLOSAR HONEK IRABAZI DU:
ESTHER FERNANDEZ DE ANTONA
TXARTELA ESTABLEZIMENDU HONETAN BETE ZUEN:
LIZARRALDE HARATEGIA

Eskuinean, Rosarito Gorostiaga –Lizarralde harategikoa- autoaren giltzak ematen sarituari, Esther Fernandez de Antona tolosarri (erdian), Itxaropena Elordi Alde Zaharra Dendak elkarteko lehendakaria bertan dela.




Alde Zaharreko lokal
hutsen batean negozioren
bat-edo irekitzeko
asmotan bazabiltza...

Sartu
 





Izartu Programa
Area degradatuak suspertzeko 2001-2005 Izartu Programa bukatutzat eman daiteke. Programaren arabera, Eusko Jaurlaritzako Ogasun Sailak 1.950.644 eurotako diru laguntza eman du 3.901.289 euroko inbertsioa gauzatzeko, hau da, inbertsio kopuruaren %50-a.



Diru laguntzak jaso dituzten jarduerak honako hauek izan dira:
1.- Plaza Zarra eta Santa Maria kalearen urbanizazioa.
2.- Nagusia kalearen urbanizazioa.
3.- Arostegieta kalearen urbanizazioa.
4.- RC2 eremuaren birantolaketa (plan urbanistikoak eta Gorriti plazako desjabetzak).
5.- Boinas Elosegiren errota zaharraren birgaiketa.
6.- Birgaiketa pribatuaren sustapena.
7.- Lurazpiko zaborbilketa puntuen instalakuntza.




Alde zaharreko
trafikoari buruzko kanpaina
Tolosako Udalak kanpaina bat jarri behar du martxan, Alde Zaharreko ibilgailu trafikoari buruzkoa, Trafiko Batzordearen, Mugikortasun Batzordearen eta Alde Zaharreko Batzorde Mistoaren bidez, eta ondorengo elkarteen lankidetzarekin:
Alde Zaharreko Bizilagunak.
Alde Zaharra Dendak Merkataritza Elkartea.
Igarondo Merkataritza Elkartea
Ezpeleta, Alde Zaharreko Ostalaritza Elkartea.
Kanpaina honek ondorengo helburu hauek ditu:
• JAKINARAZTEA Tolosako herritarrei, banatzaileei, garraiolariei, gremioei... nola jokatu oinezkoentzako gune den Tolosako Alde Zaharrean.
- IBILGAILUAREKIN ARDURATSU JOKATU
- ADEITASUNA ETA ERRESPETUA
- HEZIKETA, BIZI KALITATEA HOBETZEKO
Hona hemen kanpainaren ezaugarriak:
-Bi (2) astez, udaltzain batek ibilgailu partikular eta ez partikularretakoei araudi honen berri emango die.
-Araudia banatu egingo da (12.000 ale) Udaltzaingoan, dendetan, taberna eta jatetxeetan, eta ohizko kontsulta-lekuetan.
-Foileto irudidun bat diseinatu da, Tolosako udalerriko buzoietan banatzeko.


Tolosa Alde Zaharra